Antiintelektualismo

AEBko senatore batek elur pilota bat erakusten du ebidentzia bat izango balitz bezala, zientzialariek frogatutzat ematen duten klima aldaketa ukatzeko. Gizakiek eragindako klima-aldaketari buruzko zientzialarien ondorioak "alarmistak" deitu ondoren, klima-aldaketari buruzko adostasun zientifikoaren aurka, Jim Inhofe senatari errepublikanoak elur-bola bat erakutsi zuen —neguan—, globoa berotzen ari ez zelako froga gisa —Lurrean erregistroak egiten zirenetik beroena izan zen urtean—. Zientzialariek erantzun zioten jakin behar dela bereizten leku eta une jakin batean antzematen den eguraldiaren eta klima globalaren artean.

Antiintelektualismoa jarrera edo doktrina bat da, adimenarekiko, intelektualekiko, eta intelektualismoarekiko etsaitasunean, beldurrean edota mesfidantzan datzana. Oro har, beldur hori hezkuntzaren, unibertsitate-sistemaren, elite intelektual eta zientifikoen edo "adimenaren" aurka zuzendu ohi da.[1] Txandaka, estandar akademiko zorrotzak barneratzea lortzen ez duten beren burua intelektual izendatuak antiintelektual gisa deskriba daitezke. Antiintelektualak jende arruntaren ordezkari gailen gisa ikusten dute beren burua eta horrela aurkeztu ohi dira, populistak, elitismo politiko eta akademikoaren aurka. Antiintelektualistak intelektualak, akademikoak, zientzialariak, hezitzaileak, gehiengoaren eguneroko kezketatik urrun dauden klase sozial bat direla proposatzen dute, mespretxuz, diskurtso politiko populista eta batzuetan goi-mailako hezkuntzan erabiltzen den hizkera erabiliz.

Gobernu totalitarioek antiintelektualismoa manipulatu eta aplikatzen dute, desadostasun politikoa zapaltzeko[2]. Esate baterako Espainiako Gerra Zibilean (1936 – 1939) irabazle suertatu ziren aldekoek eta Francisco Franco jeneralaren hurrengo diktaduran (1939 – 1975), errepresio frankista erreakzionarioa (1936 – 1945) nabarmen anti-intelektuala izan zen, 200.000 zibil erail baitziren, eta horien artean: politikoki aktiboak ziren irakasle eta akademikoak, artistak, eta Espainiako Bigarren Errepublikaren hainbat idazle (1931).[3]


Isaac Asimovek honela definitu zuen antiintelektualismoa:

« Antiintelektualismoa ezjakintasunaren gurtza da. Konstante bat izan da gure historia politiko eta kulturalean, ideia faltsu batek bultzatua: "nire ezjakintasuna zure ezagutza bezain baliozkoa da". [4] »
  1. «ANTI-INTELLECTUALISME : Définition de ANTI-INTELLECTUALISME» www.cnrtl.fr (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  2. The black book of communism : crimes, terror, repression. Harvard University Press 1999 ISBN 0-674-07608-7. PMC 41256361. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  3. Dictionary of wars. (3rd ed. argitaraldia) Facts on File/Checkmark Books 2007 ISBN 0-8160-6577-2. PMC 62766733. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  4. (Gaztelaniaz) Condori, Alexis. «El antiintelectualismo en Estados Unidos» Learnt in translation: 601. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search